Ikerketa zentro berri bat abiaraziko dute Ibaetan
Ikerbasque Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak neurozientzia, material berriak eta diseinu molekularra ardatz duten hiru ikerketa zentro bultzatuko dituzte. Basque Center for Macromolecular Design and Engineering Polymat ikerketa zentroa Ibaetako campusean kokatuko da. Jose Maria Asua Kimika ingeniaritza katedraduna izendatu dute zentroaren buru. Polimeroen berrien sintetizatzea izango du xede, hauen bidez, XXI. mendeko erronka nagusiei –energia, osasuna eta iraunkortasuna– aurre egiteko teknologiak garatzen laguntzeko. Egun lanean diharduten ikerketa taldeetatik abiatuta sortu dira zentroak, eta oraingoz, hauen instalazioak erabiliko dituzte.


