Ikerne Badiola:"Une honetan Tabakalerak behar duen pertsona dela iruditzen zaigu"
Administrazio Kontseiluak Ane Rodriguez izendatu zuen atzo Tabakalerako kultur zuzendari. Ikerne Badiola Kultura diputatuak zuzendari berriaren hautagaitzarengan konfiantza osoa dutela adierazi du: “Oso pertsona solbentea iruditzen zaigu eta une honetan Tabakalerak behar duen pertsona iruditzen zaigu. Gure errespetu osoa dauka”.
Gehiengo nagusiak izendatu zuen Rodriguez kultur zuzendari berria, Jaurlaritzak abstentzioa eman eta gero. Jaurlaritzak Tabakalera proiektuaren definizioa hobesten zuen zuzendaria hautatu aurretik. Bestalde, Udalak, Foru aldundiak eta Jaurlaritzak txandaka hatzen duten Administrazio Kontseiluaren presidentetza Jaurlaritzari zegokion arren Juan Karlos Izagirre alkateak hartuko du ardura. Blanca Urgell Kultura sailburuak izendapenari uko egin dio.


