La Oreja de Van Gogh-eko taldekideak, enbaxadore lanetan
Zurriola inguruan topatu ditugu La Oreja de Van Gogh-eko taldekideak. Ez zuten ez bainujantzirik ezta hondartzara jaisteko asmorik ere. Enbaxadore lanetan ari dira. Eusko Jaurlaritzaren egitekoa betez, Euskadiren irudia munduan zehar zabaltzeko ardura dute La Orejakoek. Bada, Hego Ameriketan eta beste hainbat bazterretan emango dituzten kontzertuetarako irudiak grabatzen ari ziren. Donostian ez ezik, Bilbon eta Gasteizen ere ibiliko dira irudiak hartzen.


