Nanogunearen ikerketa bat nabarmendu du 'Nature' aldizkariak
CIC Nanoguneak parte hartzen duen ikerketa bat nabarmendu du Nature aldizkari ezagunak. Grafeno izeneko materialaren gainean proiektatutako argia “harrapatu” eta manipulatu daitekeela frogatu dute ikerlariek. Honek informazio optikoa eskala nanometrikoan prozesatzea egingarri bilaka dezake. Gaitasun honek medikuntzan, bio-atzematean eta beste hainbat alorretan erabiltzeko nano sentsoreen sorrera ekarriko luke. Nanoguneko ikertzaileekin batera, Rocasolano Institutu Fisiko-Kimikoko eta Zientzia Fotonikoen Institutoko kideek parte hartu dute ikerketan. Hauek, Ikerbasque Fundazioaren, Donostia International Physics Center-en, Materialen Fisika Zentroaren eta Graphenea espresa gipuzkoarraren laguntza jaso dute.


