Sargoria eta hego haizea
Goizean giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta zerua aurreko egunetan bezain garbi ez egon. Hego haizeak sargoria ekarriko du, eta tenperatura asko igoko da. Termometroak 35 gradutara iritsiko direla iragarri du Euskalmetek. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Haizea bat batean mendebal edo ipar mendebaldera aldatuko da, eta haize ufada zakarrak ekarriko ditu. Bero galanta iragarri du gaurko Euskalmetek. Arratsaldean euri zaparradak espero dituzte.


