Sito Alonsok GBCrekin zuen kontratua eten egin du ustekabean
Sito Alonso jada ez da Lagun Aro GBCko entrenatzailea. Saskibaloi klubarekin zuen kontratua eten egin du ustekabean, bere kabuz. Bi denboraldirako fitxatu zuen iaz Sito Alonsok talde gipuzkoarrarekin. Lehen urtea bete ondoren alde bietako bakoitzak bere esku izan zezakeen kontratua etetea, eta hori egin du Sito Alonsok. Zenbait hedabideren arabera Baskoniara joateko utzi du GBC. Hala ere, Gipuzkoa Basketeko eta Sito Alonsoren arteko ika mika izan liteke kontratua eteteko arrazoia. Soldata igotzeko presioa egiteko neurria izan liteke. Euskadi Irratiaren arabera, Gipuzkoa Basketek dagoeneko kontratu luzatze bat eta soldata igoera eskaini dio. Beraz, badirudi Gipuzkoa Basketek ez dizkiola ateak itxi Sito Alonsori.



