Aniztasunaren aldarria
Gay, lesbiana, bisexual, transexual eta queer (LGTBQ) kolektiboen askapenerako eguna ospatuko dute gaur. Urtero bezala, Transmarikabollofeminista koordinadora –Bilgune Feminista, EHGAM, Medeak eta Garaipen–, Gehitu, AMPGYL, Errespetuz eta Magala elkarteak kalera irtengo dira beraien eskubideak aldarrikatzera. Manifestazioa Bulebarretik irtengo da, 19:30ean.


