Gazteek, San Pedrok, herriak... denek izango dute bere tartea Igeldoko jaietan
Bihar, berriz, ekinaren 29an San Pedro eguna ospatuko dute, herriko jaien egun handia. Diana, hamaiketakoa, erromeria… eta, nola ez, herri kirolak. Josemari Olasagasti bertako aizkolaria izango da, ohi moduan, protagonistetako bat.
Olasagasti goizean aizkoran arituko da, Joxe Etxebeste lagun duela, Donato Larretxea eta Luix Txapartegiren aurka. Arratsaldean, berriz, idi deman jardungo da igeldotarra.
Herri poteoa eta herri bazkaria izango dira ekainaren 30eko ekitaldirik nabarmenenak. Izan ere, jaietako antolatzaileek igeldotarrei eskaini nahi baitiete Herriaren Eguna izendatu duten larunbata. Igandean, berriz, arratsaldean, Julio Soto, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariek erakarriko dute arreta gehien.
Santa Ixabel egunean; hau da, astelehenean, bukatuko dira jaiak. Herri aurreskuaren ondoko dantzaldiak itxiko ditu, aurten ere, Igeldoko festak. Programa osoa ikusteko klik egin hemen, eta egitaraua jaitsi.

