Igandean irekiko dute Emausen bergizarteratze zerbitzua
Bazterkeria egoeran bizi diren lehen erabiltzaileak astelehenean helduko dira Muntora beste zerbitzu batzuetatik.
Igandean zabalduko ditu ateak gizarte larrialdi zerbitzuak. Azpiegitura berria Aieteko Munton dago. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontzertatutako zerbitzua da, eta Emaus Gizarte Fundazioak du zentroa kudeatzeko ardura. Horregatik, astelehenetik aurrera heltzen joango diren erabiltzaileak, beste zentro edo programa batzuetatik bideratuko dituzte.
Gurutzeaga elizaren atzeko aldean dagoen eraikinean, baztertze egoera kronikoa dutenei laguntza eskainiko zaie, hauen bizi kalitatea eta baldintzak duintzeko eta hobetzeko. Udalak utzitako 289 metro koadroko azalera duen orubean, bost pisuko eraikina egin dute (bi lurzoruaren azpian). Bertan, 21 lagunentzako tokia dago. Batzuek, bertan izango dute ostatu; beste batzuek, berriz, eguneko zentroaren bidez parte hartuko dute programetan. Eguneko zentroa, 09:00etatik 17:30era bitartean zabalik egongo da. Hala ere, 08:30etik aurrera dutxatzeko eta gosaltzeko aukera emango diete zentroan bizi ez direnei.
Nerea Kortajarena egiatarra Emauseko bergizarteratzen programen burua eta Muntoko zentruaren arduraduna da. IRUTXULOKO HITZA Kortajarenarekin izan da, eta zerbitzu honek eskainiko duen laguntzaren berri izan du. Biharko zenbakian argitaratuko ditu honi buruzko zehaztapenak.