Naroa Agirre finaletik kanpo geratu da Helsinkin
Naroa Agirre pertika jauzilaria Helsinkin da, Europako Txapelketa jokatzen. Finalerako txartela zuen gaur jokoan, baina ez du kanporaketa gainditzerik izan. Donostiarrak 4,45 metroko jauzia egin beharra zuen finalerako txartela eskuratzeko, bere urteko marka onena baino 10 zentimetro gehiago. 3,80 metroko langa lehen jauzian gainditu du eta 4,05 metrokoa, bigarrenean. Hor amaitu da bere ibilbidea, 4,15 metrokoa gehiegi izan baita beretzat.
Horrenbestez, Londreseko Olinpiar Jokoetan izango den edo ez airean dago oraindik; Helsinkin domina zintzilikatzearekin eskubide hori lortzeko aukera zuen, Espainiako Federazioak ezarritako baldintzaren arabera. Agirrek lesioekin arazoak izan ditu aurten. Hori dela-eta, ez da bere maila onenean iritsi Helsinkira.