
Martuteneko 27 poligonoan lana sustatzeko neurriak hartuko dituzte. Industriagunea bereziki kolpatu du krisiak, bertako lanpostuen %25-30 suntsitu baitira. Laguntzen bidez, 50-70 lanpostu sortzeko abagunea bultzatu nahi dute. Horretarako, bertako enpresariekin aukerak identifikatuko dituzte. Halaber, azken urtean industriagunean zuten lana galdu dutenei berria aurkitzen lagunduko diete. Ekintzailetasuna sustatuko dute ere; lantegiak, aholkularitza zerbitzua eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak egingo dituzt, besteak beste.
Laguntza hauek Donostia Sustapenak abiarazitako ekonomia sustatzeko planaren parte dira.