Antton Troitiño intxaurrondotarra atxilotu dute Londresen
Erresuma Batuko Poliziak eta Londreskoak Antton Troitiño (Intxaurrondo, 1957) du Londresen, Iñaki Lerinekin batera, ETArekin lotuta. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin dute operazioa, Efe berri agentziaren arabera. Euskal Herrian goizeko bostak inguru zirela atxilotu dituzte, Hounslow auzoko etxe batean.
Troitiño iazko apirilean geratu zen aske, kartzelan 24 urtean egon ondoren. Berez, 2011ko urtarrilaren 4an behar zuen aske, baina espetxealdian prebentibo bezala emandako denbora zela-eta 2017ra luzatu zioten zigorra. Aske uzteak polemika handia eragin zuen Espainiako politikagintzan eta Justizian. Lehen harrera jaso ostean, desagertu egin zen.
Iaz, espetxe zigorra sei urte luzatzeko erabakia berretsi zuen Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nazionalak euskal herritarra aske utzi eta astebetera hartutako erabakiari oniritzia emanez.


