Aizpea Oihaneder sukaldaria. (Argazkia: EITB)
Tolosa hiribidean dagoen Xarma jatetxeko sukaldari Aizpea Oihanederrek sukaldaritza saioa estreinatuko du astelehenean.
Oihaneder bere saltsan saioan pater erraz eta praktikoak prestatzen irakatsiko du, adin guztietako lagunek egiteko modukoak. Errezetez gain, sukaldeko tresnak nola erabili ere azalduko du Oihanederrek. Noizean behin gustuko platerak prestatuko dituzten gonbidatuak ere izango ditu. Hauek aukeratutako jakiaren inguruan hitz egingo dute: nola egin, prestatzen nork irakatsi dien… Lehen gonbidatuetako batzuk Josean Larrañaga
Urko abeslaria edota Parte Zaharreko A Fuego Negro jatetxeko sukaldari Edorta Lamo izango dira.
Oihaneder bere saltsan saioa astelehenetik ostiralera ikusgai izango da ETB-1n, 13:30ean eta 21:15ean.