Euskadiko Sega Txapelketako finalerako sailkatzea lortu du Egiakoak
Zizurkilgo Nekola baserriko soroan, Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa jokatu zuten atzo, gizonezko eta emakumezko mailetan. Hiru segalariko txandatan aritu ziren lanean 15 lehiakideak, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Belarra egoera aproposean zegoen, eta 200 ikusle inguru hurbildu ziren. Gizonezkoetan, bederatzi segalari aritu ziren lehian, eta Mikel Alkorta egiatarra hirugarrena izan zen, 5 minutu eta 53 segundoko denborarekin. Legorretako Igor Esnaola izan zen txapelduna gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, berriz, Zizurkilgo Alatzne Etxaburua. 100 metro kuadroko bina sail ebaki zituzten gizonezkoek, ahalik eta denborarik laburrenean; eta txukuntasuna ere kontuan hartu zuten.
Bestetik, larunbat goizean Euskadiko Sega Txapelketako bi kanporaketak jokatu zituzten, eta Mikel Alkortak sailkatzea lortu zuen, Jon Kanflanka, Juanjoxe Lizaso eta Jexuxmari Ormaetxea
Urkirekin batera. Uztailaren 15ean jokatuko dute finala, Leitzan, 12:00etan.
Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketako sailkapena
Gizonezkoak |
POSTUA |
Denbora. Zigorra barne |
Igor Esnaola Dorronsoro (Legorreta; 37 urte) |
1.
|
05:00
|
Juanjoxe Lizaso (Astesau, 51 urte) |
2.
|
05:15
|
Mikel Alkorta (Egia, 41 urte) |
3.
|
05:53
|
Garikoitz Etxeberria ( Amasa, 29 urte) |
4.
|
06:20
|
Jokin Garmendia (Baliarrain, 43 urte)
|
5.
|
06:29
|
Pello Argaia ( Zizurkil, 42 urte) |
6.
|
07:06
|
Unai Iraola Arza (Ikaztegieta; 31 urte)
|
7.
|
07:38
|
Andoni Dorronsoro Arreseigor (Tolosa) |
8.
|
07:50
|
Joaquin Garmendia ( Bidegoian, 67 urte) |
9.
|
10:15
|