BasHerri talde berria sortu nahi dute Antiguan
Bilera egingo dute uztailaren 11n, Ibaetako parrokian
Zer jan nahi duten erabaki nahi dute; nork, non eta nola ekoiztua izango den jakin nahi dute. Elikaduraren kontrola berreskuratu nahi dute. Horretarako sortu dituzte BasHerriak. Gipuzkoan jada 40 talde baino gehiago sortu dira. Donostian hainbat auzotan daude BasHerri taldeak: Aiete, Egia, Bidebieta eta Antiguan. Orain beste talde berri bat sortu nahi dute Antiguan. Uztailaren 11n bilera egingo dute Ibaetako parrokian, 18:30ean.