Bisitari kopuruak %60 egin du gora ekainean
Donostia Turismoko arduradunak baikor dira udako aurreikuspenekin. Are gehiago ekainean turismo bulegora jo duten bisitarien datuak jaso ostean. 2011n, 15.609 bisitari zenbatu zituzten; aurten, berriz, 25.245 izan dira. Urtebetean, beraz, %60 egin du bisitari kopuruak gora.
Donostia turistentzat are erakargarriagoa izan dadin, bi gau, Musika Hamabostaldiko kontzertu baterako sarrerak eta bisita gidatua biltzen dituen pakete turistikoa osatu dute. Donostia-Behobia lasterketa, San Valentin eguna eta hiriko beste zenbait jardueretarako ere halako pakete turistikoak osatu dituzte eta dagoeneko hirurehundik gora saldu dituztela azaldu dute.