Donostiarrak bigarren postua lortu du Orioko estropada ez puntuagarrian
Orioko estropadako sailkapena:
Orioko bandera egon zen jokoan atzo goizean, erlojupeko proban. Zortzi traineru lehiatu ziren, eta Donostiarrak maila baduela erakutsi zuen, bigarren postuan sailkatuta. KAE Ligetatik kanpoko proba izan zen, eta Orio izan zen nagusi, 19 minutu eta 57 segundoko denborarekin. Torrekua traineruak harro egoteko moduko lana egin zuen, txapeldunetik 39 segundora geratuta. Asteburuan ez da KAE-1 Ligako estropadarik egon, baina igande honetan izango dute hurrengo estropada, Santurtzin.
- ORIO A: 19:57,73
- DONOSTIARRA: 20:36,78
- ORIO B: 20:40,37
- ONDARROA: 20:41,73
- GETARIA: 20:47,77
- ELANTXOBE: 20:52,18
- DEUSTU: 21:06,70
- HONDARRIBIA: 21:32,4