Donosti Cup futbol txapelketaren partidek hasierako txistua entzun dute
Asteburuan hirian barrena kanpoko futbolari gazte taldeak ikusi ahal izan badira ere, gaur hasi dira Donosti Cup txapelketako partidak. Besteak beste, Bidebietako Cesar Benito zelaiko partidetan lehena Hernani eta Talavera de la Reina hamairu urte azpiko taldeena izan da.
Haur eta gazteen kirol ekimenak hiriko eta inguruko herrietako futbol zelai ugari beteko ditu futbol eta jendez. Larunbatean jokatuko dira txapeketaren finalak Anoetako estadioan eta estadio txikian. Bitartean,mundu osoko 340 taldetako 6.000 inguru jokalarik 840 partida jokatuko dituzte.