Kazetariek arabiar iraultzetan izan duten papera aztertuko dute Mikel Aiestaranek, Alberto Pradillak eta Karlos Zurutuzak
Kazetaritzaren mugak arabiar iraultzetan mahai-ingurua egingo dute asteazkenean, San Telmo Museoan
Karlos Zurutuza, Mikel Aiestaran eta Alberto Pradilla kazetariak mahai-inguru batera gonbidatu dituzte. Udaberri arabiarra izango dute hizpide; eta kazetariek arabiar iraultzetan izan duten papera aztertuko dute. Propagandaren arriskuak, nazioarteko prentsaren ezaugarriak, hizkuntzaren tratamendua, kazetaritzaren mugak eta eragina… Hauek guztiak eta beste gai asko landuko dituzte asteazkenean San Telmo Museoan, 19:30ean. Maddalen Iriartek gidatuko du mahai ingurua.