Udako merkealdia hasi da
Ofizialki atzo hasi zen udako merkealdia. Igandez, ordea, itxita egon ziren dendak, eta beraz, gaur izango da merkealdiaren lehen eguna. Diotenez, udaberria makala izan da salmentei dagokionez. Irabazi tartea murriztuta, baina azken aldiko salmenta eskasei aurre egiteko itxaropenez ekingo diote merkealdiari dendariek. Abuztua bukaera arte iraungo du udako merkealdiak.