Larraitz Lucas: "Egunen batean nire seme-alabei esango diet euren ama jokalaria izan zela"
Larraitz Lucasek (Egia, 1982) Reala eta futbola utzi ditu, baloia astintzen 16 urte eman eta gero. Euskal Herriko selekzioaren elastikoa jantzita agur esan du, Anoetan, 7.000 zaleen aurrean. “Bizitza berri bat” hasi nahi du orain; familiari, bikoteari eta bere buruari denbora gehiago eskaini. Bere ibilbidearen errepasoa egin dio Irutxuloko Hitzari, eta futbola utzi ondoren zer sentitzen duen azaldu dio. Elkarrizketa osorik ikusteko aukera dago bideo honetan. Paperean, Itzurun gehigarrian irakurri ahal izango da bihar.