Elejaldek eta Goñik irabazi dute Ategorrietako Pala Txapelketa
Ategorrietako Pala Txapelketa antolatzen dute urtero, auzoko pilotalekuan. Ategorrietako Kirol Elkartearen babespean osatzen dute lehia, eta Jesus Bengoa eta Xabier Rico aritzen dira antolatzaile lanetan. Aurtengo txapelketan, Egiako Xabier Elejaldek eta Ategorrietako Ander Goñik osatutako bikotea izan da Lehen Mailako txapelduna. Bigarren Mailan, berriz, Groseko Xabier Irizar eta Eneko Lopez nagusitu dira; eta garaipenari esker, datorren denboraldian Lehen Mailan jokatuko dute.