Elena Odriozolak Alejandro Fernandezen azken eleberria irudiztatu du
Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Alejandro Fernandezen azken liburuaren azala egin du. Tal vez sea suficiente izena du idazlearen bigarren nobelak. Fernandez bilbotarra da jaiotzez, baina egun Donostian bizi da. Bere lehen eleberrian, Un viajante, hasitako bidea jarraitu duela esan du. Donostiako Liburu Azokan aurkeztu du lana. Txalaparta argitaletxeak kaleratu berri du liburua.