Esther Ferrer artistaren 'En cuatro movimientos' erakusketa Santiagon izango da ikusgai
Galiziako arte garaikidearen zentroan irekiko dute erakusketa ostiralean
Gasteiz eta Mallorcan izan ondoren, Santiagora iritsiko da Esther Ferrer sortzaile donostiarraren azken erakusketa: En cuatro movimientos. Ez da egilearen inguruko antologia bat, ezta atzera begirako bat ere. Bere obra ulertzeko ezinbestekoak diren lau gaiak jasotzen ditu: denbora, infinitoa, errepikapena eta presentzia. Lau ideia eta lau mugimendu. Ferrer-ek performance, instalazio eta objektuen bidez landu ditu. 60ko hamarkadatik mundu osoan zehar egin dituen performancei buruzko dokumentazio ugari ere ikus daiteke erakusketan. Irailaren 30a arte izango da zabalik Santiagoko erakusketa.