Loaf in a Box ekimena arrakasta handiz ari da saltzen ogia Frantzia pasealekuan
Norteko geltokiaren parean jarritako etxoletan bertan egindako ogi berri-berria saltzen ari dira.Saltzaileak La Salsera enpresaren The Loaf in a Box proiektuko partaideak. Bezeroak, berriz, ingurutik pasatzen ari diren pertsonak edo berariaz, komunikabideetan ikusita, bertaratutakoak dira.
La Salsera ideia “fabrikak” jarri ditu behin behineko okindegia sortzen duten bost etxolak Frantzia pasealekuan. Bertan ogi naturala egin eta saltzen ari dira, askoren askoren harridura eta gozamenerako.
The Loaf in a Box izena eman diote ekimenari. Funtsean, ogia eta laberako beste opil eta antzeko gauzen inguruko ezagutza handitzea dute helburu arduradunek. Horretarako, Andoni Munduateren hitzetan, “munduko okinik onena, Dan Lepard, ekarri dugu”. Hiru hilabete iraungo dituen ekimen honetan, ogia nola egiten duten bertatik bertara ikusteaz gain, jaki honen inguruko ikastaroak eta tailerrak izango dira Frantzia pasealekuko behin-behineko egituran.
Bizilagunen eta tren erabiltzaileen artean jakin mina piztu du Frantzia pasealekuaren iturri handiaren ondoan dagoen egiturak.