Etzi zabalduko ditu Maria Kristina hotelak bere ateak
Bederatzi hilabetez obretako hesiek estali dute. Etzi, ordea, distiratsu zabalduko ditu Maria Kristina hotelak bere ateak. Goitik behera eraberritu ostean, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Roeland Vos Startwood Hotels kateko presidenteak hotel eraberritua inauguratu dute. Duela ehun urte ireki zuteneko ‘Belle Epoque’ garaiko estiloari eutsiz XXI. mendeko teknologia eta baliabidez hornitu dute hotela. Lehengo kolore berde eta gorrien lekuan, zuria, grisa eta more argiak dira orain nagusi. Luxuzko 29 suite eta 107 gelak izarrez betetzeko prest daude.