Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Kaiko jaiekin bat
Karmengo jaiei babesa eman eta bultzada eman nahi diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Kaiko jaiekin bat egin eta emanaldi berezia eskainiko dute ostiralean. Zazpikoloroa ikuskizuna emango dute Trinitate plazan, 18:30ean. Sarrerak 6 eurotan izango dira salgai.