Sara Mediavilla bigarren postuan geratu da Espainiako hondartza boleibol txapelketan
Oihana Pascual eta Nerea Ruiz jokalariekin batera, Euskadiko taldea osatu du
Espainiako hondartza boleibol txapelketan parte hartu du Sara Mediavilla Fortunako kideak. Kadete mailan, Oihana Pascual eta Nerea Ruiz jokalariekin batera, Euskadiko taldea osatu du Mediavillak, eta bigarren postuan geratzea lortu dute. Katalunia izan da txapelketako irabazlea.