Eusko Labela duten baratzeko produktuak salgai, bihar, Bulebarrean
Bretxako baserritarren azoka Bulebarrean izango du bihar jarraipena, Eusko Labela duten sasoiko produktuen azoka bihurtuko baita zumardia. Idiazabalgo gazta, Eusko Labela duen eztia eta sagardoa, Tolosako babarrunak… Denetarik egongo da.
9:30ean hasi eta 14:00etan bukatuko den festako protagonista nagusiak, baina, tomateak eta Ibarrako piperrak izango dira. 11:00etatik aurrera, bi produktu horiek dastatzeko aukera egongo da. Euro baten truke platertxo bat piper ala tomate eskuratzeko aukera egongo da.


