Hiriko bost ekipamendu omenduko ditu udalak
Maria Kristina hotelak, Viktoria Eugenia antzokiak, La Perla bainuetxeak, Igeldoko parke eta funikularrak eta egun Topo izenez ezagutzen den EuskoTreneko azpiegitura sareak ehun urte bete dituzte aurten. Udalak ekipamendu horiek bizirauteko izan duten gaitasuna eta garai berrietara egokitzeko egin duten lanagatik omenduko ditu. Harrera egingo die abuztuaren 16an, 19:30ean, udalbatzar aretoan.