Chory Castro da Realaren bazkide kanpainako protagonista
Chory Castro da momentuz Realaren fitxaketa bakarra, eta bera aukeratu dute bazkide kanpaina indartzeko. Izan ere, jokalari uruguaitarra da Realaren spot berriko protagonista. Zubietatik ziztu bizian ateratzen da Chory, Realeko bulegora bazkide egitera joateko, eta zaleak berdina egitera bultzatzen ditu. Realzaleek astelehenetik ostiralera dute bazkide egiteko aukera, Anoetako bulegoan, 9:30etik 13:30era.