Donostiarra seigarrena izan da Santurtzin
KAE-1 Ligako bigarren estropada puntuagarria jokatu zuten lehian dabiltzan 12 traineruek, atzo arratsaldean. Santurtziko XXXIII. bandera zegoen jokoan, eta aurreko estropadan bezalaxe, Oriok eskuratu zuen trapu preziatua. Donostiarra bigarren txandako irabazlea izan zen, 20:27:73-ko denborarekin, baina sailkapen nagusiko seigarren postuan geratu zen. Ligako sailkapen nagusian ere, seigarren postuan dago Donostiako ontzia, 13 punturekin.
Datorren larunbatean (17:00), etxean arituko da Torrekua trainerua, Kontxako uretan jokatuko baitute Donostiarra-Kaiarriba V. bandera.
Santurtziko XXXIII. Bandera
- ORIO: 19:52:06
- Santurtzi: 20:13,03
- Busturialdea – Elantxobe: 20:17,49
- Lekittarra: 20:18,23
- Zarautz: 20:23,97
- Donostiarra: 20:27,73
- Camargo: 20:32,64
- Ondarroa: 20:33,04
- Hondarribia: 20:37,15
- Getaria: 20:38,86
- Santoña: 20:44,11
- Deusto: 20:48,82