Hiria berreraiki zutela bigarren mendeurrena ospatzeko 13 ekitaldi antolatuko ditu udalak
Bihar elkartuko da datorren urtean hiria berreraiki zutela bigarren mendeurrena ospatzeko jarduerei jarraipena egingo dien udal batzordea. Udal gobernuak prest du bere proposamena eta Juan Karlos Izagirre alkateak aurreratu duenez, udalak 13 ekitaldi antolatuko ditu 2013an, bana hilabetero eta berezi bat abuztuaren 31n. Elkarte eta eragileek beren ekitaldiak abian jar ditzaten diru laguntza sorta bat bideratu nahi dutela jakinarazi du alkateak, halaber.