Mugimendua nabari da Gipuzkoa plazako liburu eta disko azokan
Mugimendua nabari da, jendea aurrera eta atzera dabil, eta erosi ere egiten du. Izan ere, aurten ere liburu eta disko azoka jarri dute Gipuzkoa plazan, eta salmenta ona izaten ari dela esan dio Erein argitaletxeko Itziar Aizpuruak IRUTXULOKO HITZAri. Liburu salduenen artean, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria nabarmendu du, baina dagoeneko herritarrak gaztelerazko bertsioa eskatzen ari omen dira.