Yoga saioa hondartzan. (Alberto Alonso Cacharro)
Amarako Naradeva yoga eskolak diziplina honen saio ireki bat egingo du, ostegunean, Zurriolako hondartzan. Ilunabar aldera, 20:30ean, hareatzean elkartuko dira ordubetez luzatuko den jarduera hasteko. Elena Jimenez intxaurrondotarrak gidatuta, gogoa nahiz gorputza lantzeko hainbat ariketa egingo dituzte. Saioa doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik izan behar. Yoga ezagutzera eta lehen urratsak egitera animatzen direnek, arropa erosoa eta zapi edo eskuoihal bat besterik ez dituzte behar.