Bartzelona handiaren etxean hasiko du Realak 2012-2013 denboraldiko Liga
Anoetan Athletic jasoko du irailaren 22an talde txuri-urdinak, eta otsailaren 23an San Mamesera joango da
Jada Realak 2012-2013 denboraldiko egutegia ezagutzen du. Atzo goizean, Madrilen egindako Espainiako Futbol Federazioren batzarraren esparruan, Lehen Mailako Ligako 38. jardunaldietako parekatzeak zozkatu ziren. Talde donostiarrak hasiera handia egingo du, abuztuaren 18ko asteburuan. Izan ere, Ligako lehen partidan, Realak Bartzelonara bidaiatuko du, Camp Noun jokatzeko. Bartzelonako talde indartsua garaitzeko aukera gehiago izan ditzate Realak lehen jardunaldian. Oraindik agian jokalari guztiak ez baitira jokatzeko moduan egongo, eta motorrak berotu gabeko taldearekin topo egin bait dezake. Ligako azken aurkaria, berriz, ekainaren 1eko asteburuan, Deportivo izango da; eta Riazorren jokatuko dute.
Reala eta Athleticen arteko derbiek beti sortzen dute ikusmin handia. Realak, gainera, badu kendu beharreko arantzatxo bat. Izan ere, iaz talde txuri-urdina izan zen Bilboko taldearen garaipenen sasoia abian jarri zuena. Anoetan, ez zuen bere alderdirik onena erakutsi Realak, eta Athleticek erraz garaitu zuen. Gainera, San Mamesen berriro 2-0 galdu zuen. Denboraldi berrian, irailaren 22an Anoetan, eta otsailaren 23an San Mamesen izango du iazko arantza kentzeko aukera.
Gainontzean, Celta izango da Realaren bigarren jardunaldiko aurkaria, Bigarren Mailatik igotzea lortu ostean.
Klasikoa, urriaren 6an
Hilabete baino gehiago falta da Liga hasteko, baina aldaketa handirik ezean, berriro ere Bartzelona eta Real Madril izango dira Ligako jaun eta jabe. Zehazki, urriaren 6an eta martxoaren 2an lehiatuko dira bi talde indartsuak. Lehenengo Camp Noun elkar ikusiko dute.
Gainontzeko taldeei dagokienean, honakoak izango dira lehen jardunaldiko partidak: Levante-Atletico Madril, Athletic-Betis, Zaragoza-Valladolid, Real Madril-Valentzia, Celta-Malaga, Sevilla-Getafe, Mallorca-Espanyol, Rayo Vallecano-Granada eta Deportivo-Osasuna.
Lehen Maila: 2012-2013 denboraldia; Realaren egutegia
- Abuztuak 18/Urtarrilak 19: Bartzelona-Reala.
- Abuztuak 25-Urtarrilak 26: Reala-Celta.
- Irailak 1/Otsailak 2: Mallorca-Reala.
- Irailak 8/Otsailak 9: Reala-Zaragoza.
- Irailak 15/Otsailak 16: Levante-Reala.
- Irailak 22/Otsailak 23: Reala-Athletic.
- Urriak 6/Martxoak 2: Betis-Reala.
- Urriak 20/Martxoak 9: Reala-Atletico Madril.
- Urriak 27/Martxoak 16: Valladolid-Reala.
- Azaroak 3/Martxoak 30: Reala-Espanyol.
- Azaroak 10/Apirilak 6: Malaga-Reala.
- Azaroak 17/Apirilak 13: Reala-Rayo Vallecano.
- Azaroak 24/Apirilak 20: Reala-Osasuna.
- Abenduak 1/Apirilak 27: Valentzia-Reala.
- Abenduak 8/Maiatzak 4: Reala-Getafe.
- Abenduak 15/Maiatzak 11: Granada-Reala.
- Abenduak 21/Maiatzak 18: Reala-Sevilla.
- Urtarrilak 5/Maiatzak 28: Real Madril-Reala.
- Urtarrilak 12/Ekainak 1: Reala-Deportivo.
