Amara Berrin atxilotutako lapurra espetxeratu dute
Astelehenean, Amara Berriko La Caixaren egoitzan atxilotu zuten lapurra espetxeratu egin dute. Gaur arratsaldean eraman dute Martuteneko espetxera, Barne Sailaren arabera. Pablo Guisasola Merino izena du akusatuak, eta 63 urte ditu. Gaur deklaratu du Donostiako Epaitegian eta fiskaliak espetxeratzeko eskakizuna egin du.


