Donostia Hiria bela estropada jokatuko dute asteburuan
Donostia Hiria XIII. Nazioarteko Estropada jokatuko dute asteburuan, Vicente Munillaren omenez. Euskal Herriko zein Espainiako 40 belaontzi lehiatuko dira, lau kategoriatan banaturik. Larunbatean, 12:15ean, Hendaiatik irtengo da estropadaren lehen etapa, eta Higerreko badiatik Donostiara iritsi arteko 12 miliak egingo dituzte partaideek. Igandean, berriz, 12:00etan, bigarren etapa jokatuko dute. Kontxako badian, haizealde-haizebe triangelua egin beharko dute partaideek Sagartxo Saria lortzeko.


