Emakumeek danborradan izan duten parte hartzea aztertzeko beka bat sustatuko du udalak
‘1813-2013: Emakumeak nola joan garen eskuratzen gure espazioa danborradan’. Izenburu hori du udalak sustatuko duen beka. 25.000 eurokoa da eta bekadunak ala bekadunek —taldean aurkezteko aukera egongo delako— emakumeen parte hartzea hiriko festa nagusian nolakoa izan den aztertuko dute urtebetean. Egingo den lana hiriarentzat «oso aberasgarria» eta etorkizunean aurrerapausoak emateko bidea zabalduko duela nabarmendu du Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak.
