Gazteentzako jolasekin hasi dira Kaiko Karmengo jaiak

Itsasoko ura eta portuko arrapala baliatu dituzte Kaiko Karmengo jaiei hasiera emateko. Gazteentzako jokoek ireki dute astelehenera arte iraungo duen programa. Jolas hauek prestatzen dituzten lehen urtea da, eta antolatzaileak pozik daude erantzunarekin, nahiz eta logistika arazoak direla medio Gazteen Txupinazoa bertan behera utzi egin behar izan duten.
Egunak aurrera jarraituko du ekimenez beterik, besteak beste, 20:30eko Txupinazo nagusia eta 23:00etan hasiko den Su Ta Gar taldearen kontzertua.


