Javi Salgadok beste bi denboraldietarako kontratua sinatu du Lagun Arorekin
Beste bi denboraldietarako kontratua sinatu du Javi Salgado bilbotarrak Lagun Aro GBCrekin. Gaur goizean komunikabideen aurrean hitz egin dute jokalariak berak eta Alvaro Bilbaok, klubeko presidenteak. Jokalariak taldean jarraitzeko gogoa zuela adierazi du, eta aurtengo bide beretik jarraitzea espero duela. “Bi urte oso on igaro ditut; oso ongi portatu dira nirekin kluba, gainontzeko jokalariak eta zaleak. Gainera, kirol mailan oso denboraldi ona osatu dugu”, adierazi du Salgadok. Momentuz, sei jokalari ditu lotuak klubak datorren denboraldiari begira, eta udan jokalari gehiagoren bila aterako dela ziurtatu du presidenteak. Momentuz, jakina da, Andy Pankok Panathinaikosen jokatuko duela datorren denboraldian, eta Sergi Vidalek Unicajan.


