Koadrilen arteko olinpiadetan parte hartzeko prest dira Grosen
Groseko jaiak abian dira eta, festen hasierarekin batera, koadrilen arteko olinpiadak ospatuko dira ostiral gauean. Bertan parte hartuko duten koadrila batzuk igo dira eszenatokira, euren taldea aurkezteko asmoz, baina beste batzuk ez dira oholtza gainera igotzera ausartu. Oihuka, Kurrunak eta Beti Gazte ez dira kikildu, eta oholtzara igo dira; Mamaladilla, Marradunak, Gorriak, Xinkuak, Errape eta Gaixux koadrilek, berriz, nahiago izan dute oharkabean pasatu, olinpiadei aurre egiteko estrategia gisa.
Olinpiadetako irabazleak bandera bat eskuratuko du sari gisa, eta garaikur hori datorren urteko Zipotz jaiak arte gordeko du, altxor preziatua bailitzan.



