Kontzertuak eta DJak Piraten Aste Nagusian
Kontzertuez gain, DJen emanaldiak izango dira La Flamenka gunean.
Donostiako Piratek hamar urte beteko dituzte aurten. Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua oraindik erabat lotu gabe dute, baina musikari dagokiona goizean aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Donostiako taldeak nagusi izango dira, baina atzerrikoek ere tokia badute. Kontzertuak su artifizialen ondoren hasiko dira, eta aste osoko eskaintza doakoa da.
- Larunbata 11: 3gabe2
- Igandea 12: Trakets
- Astelehena 13: Ze Esatek! eta The Real McKenzies
- Asteartea 14: Skakeitan eta Bad Manners
- Asteazkena 15: Exaixu eta Tximeleta
- Osteguna 16: Donostiako Piraten Musika Lehiaketako talde hautatuak, On, Margot eta Tacumah Reggae Band
- Ostirala 17: Xalbala
- Larunbata 18: Obrint Pas eta Governors
