Mikel Goñik Añorgako jaietan jokatuko du
Añorgako Jai Batzordeak hasiera polita eman nahi die auzoko jaiei. Hala, bi esku pilota partida interesgarri izango dira ostiralean, 21:30ean. Lau t’erdian, Zarauzko Jauregi eta Lazkaoko Insausti ariko dira. Ondoren, bikoteka, Mikel Goñi eta Lizarrako Nubla, Añorgako Urmenetaren eta Eulateren aurka ariko dira. Partidak ikusteko 6 euro ordaindu beharko dira.
