Ohiukak Groseko olinpiadetako bandera nahi du
Ohiuka konbentzimendu osoz igo da Zipotz jaietako eszenatokira. Koadrila honek helburu zehatz bat izango du datozen orduetan; Groseko festetako koadrilen arteko olinpiadetan txapeldun bilakatzea. Meatzarien aldeko keinua egin nahi izan dute euren aurkezpenean. Txofre plazan bildutakoak harrituta utzi dituzte ikuskizun piroteknikoarekin.

