Porriñon ireki eta Castron itxiko du ABF Liga Bera Bera Eskubaloiak
Espainiako Eskubaloi Federazioak egindako zozketak zehaztu duen egutegiaren arabera, Bera Bera Eskubaloiak Galiziako Porriñon hasiko du 2012-2013 ABF Liga, irailaren 8an, eta Kantabriako Castron bukatuko du.
Denboraldi hasiera gogorra izango du Bera Berak. Itxakoren aurka Superkopa jokatuko du iraileko lehen asteburuan; gero, Ligan Porriñora joan, eta bigarren jardunaldian, berriro ere Lizarrako taldea izango du aurrez aurre. Irailaren 22 eta 23an, berriz, Txapeldunen Ligako aurre kanporaketa jokatuko du.
ABF Liga 2012-2013; Bera Beraren egutegia:
- Irailak 8: Porriño –Bera Bera Eskubaloia (bigarren itzulia: 2013ko Otsailak 2)
- Irailak 15: Bera Bera Eskubaloia – Itxako (Otsailak 9)
- Irailak 22: Bera Bera Eskubaloia – Kukullaga (Otsailak 16)
- Irailak 29: Mecalia Atl. Guardes – Bera Bera Eskubaloia (Martxoak 2)
- Urriak 13: Bera Bera Eskubaloia – Mar Alicante (Martxoak 9)
- Urriak 20: Elche Mustang – Bera Bera Eskubaloia (Martxoak 16)
- Urriak 27: Bera Bera Eskubaloia – Valentzia (Martxoak 30)
- Azaraoak 3: Alcobendas – Bera Bera Eskubaloia (Apirilak 6)
- Azaroak 10: Bera Bera Eskubaloia – E. Castelldefels (Apirilak 13)
- Azaroak 17: Leon – Bera Bera Eskubaloia (Apirilak 20)
- Urtarrilak 9: Bera Bera Eskubaloia – Zuazo Barakaldo (Apirilak 27)
- Urtarrilak 12: Rocasa – Bera Bera Eskubaloia (Maiatzak 4)
- Urtarrilak 19: Bera Bera Eskubaloia – Castro Urdiales (Maiatzak 11)


