Richard Oribe Joko Paralinpiarretan izango da
Londresko Joko Paralinpiarretan izango da Richar Oribe igerilari donostiarra, abuztuaren 29tik irailaren 9ra. Espainiako Selekzioarekin parte hartuko du Oribek, beste lau euskal igerilarirekin batera. Dagoeneko 14 domina olinpiar baditu Oribek. Lehenengo dominak 1996an lortu zituen, Atlantan; urrezko hiru, eta zilarrezko bat. 200 metroetako proba da Oriberi hobekien doakiona; Pekinen urrea lortu zuen proba horretan, eta 50, 100 eta 4×50 probetan bigarren postuan geratu zen.
