Rio+20 biltzarraren inguruko mahai ingurua egingo dute gaur udaletxean
Ekainaren 20tik 22ra Nazio Batuek garapen iraunkorraren inguruko biltzarra egin zuten Brasilgo Rio de Janeiron. Rio+20 bileran gertatu zenaren inguruan gogoeta egiteko mahai ingurua egingo dute gaur, 19:30ean, udaletxeko udalbatzar aretoan. Bileraz eta Euskal Herriak dituen erronkez eztabaidatzen arituko dira Ezker Anitza taldeko Arantza Gonzalez, PSE-EEko Denis Itxaso, EAJko Xabier Ezeizabarrena, PPko Manuel Michelena eta Amaiurreko Iñaki Antiguedad.
