Pozik eta alai aritu dira Gros eta Kaiko festazaleak senidetzean
Irudi erakargarriak utzi ditu Groseko eta Kaiko jaien senidetza ekitaldiak. Erraldoiak, Legami, Zipotz eta Karramaroa izan dira bi festa horien arteko elkartzearen irudia; baina, festazaleak ere ez dira falta izan.
Denen artean ekitaldi koloretsu eta alaia egin dute, eguraldi ona lagun izan dutela.