Donostiako 73. Musika Hamabostaldiak zazpi estreinaldi jasoko ditu
Hilabete baino gutxiago falta da Donostiako 73. Musika Hamabostaldia abiatzeko. Hori dela eta, jaialdiaren aurkezpena egiteko, Kursaalen bildu dira antolatzaileak eta erakundeetako arduradunak. Zehazki, abuztuaren 3tik irailaren 2ra izango da jaialdia, eta jasoko dituen 63 kontzertuen artean, zazpi estreinaldiak izango dira. Estreinaldi horietako sei, Musika Garaikideko Zikloan egingo dituzte, eta Gabriel Erkorekaren Qut izango da horietako bat; bestea, berriz, Donostiako Irudiak izenekoa izango da, eta Organo Zikloan estreinatuko dute. Krisiari aurre eginez, gainera, sarreren salmenta bide onetik doa, eta momentuz, Kursaal Auditorioko emanaldietarako sarreren %80 saldu dituzte.